He creado este blog pensando en ofrecer a los niños hospitalizados un espacio abierto a la comunicación. No en vano, LA PALABRA PUEDE CURAR.
RSS
Mostrando entradas con la etiqueta Gai interesgarriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gai interesgarriak. Mostrar todas las entradas

viernes, 12 de noviembre de 2010

AUTO LASTERKETAK


Kaixo, ni Beñat naiz. Ospitalean nago eta nire lehenengo aldia da. Hamaika urte ditut.
Gehien gustatzen zaidana auto lasterketak dira. Behin Los Arcosen lasterketa bat ikusi nuen. Gehien gustatu zitzaizkidanak Chevrolet Corbette eta Nissan GTR izan ziren.

Nire famliarekin joan nintzen. Ordu bat iraun zuen lasterketa eta hogei auto gutxi gora behera ziren. Niri gehien gustatzen zaidana autoa DODGE VIPER da. Oso handia da eta oso polita. Indarra handiko motorra du, V10 izenekoa.

Agur eta ondo pasa.
Beñat.

viernes, 22 de octubre de 2010

TXINPANTZEAK


Kaixo, Aimar naiz.

Ospitalean nago sorbaldan mina eta sukar handia dudalako. Hemen ondo nago.
Hemengo eskolan egon naiz eta etxerako lanak egin ditut.

Txinpantzeak asko gustatzen zaizkit eta gai hau lan egin dut baita ere hemengo eskolan.

Txinpantzea antropomorfoko familiakoa da. Tximinetako azkarrenak dira. Bera beltzarana da eta 1,60 metroko altuera du.Normalean lau hankaz ibiltzen dira. Afrikako oihanetan bizi dira. Zuhaitz zuhaitz iblitzen eta azkarak dira. Jaiotzean kilo bat eta erdi pisatzen dute. Beste animalia eta gizonarekin bizi ahal dira.

Noizbehinka gorilarekin nahasten dira.
Espero dut mezu hau gustatzea.
Agur:
Aimar (10 urte)

jueves, 14 de octubre de 2010

ZALDIAK ETA FUTBOLA


kaixo:

Ni Ainhoa naiz, 11 urte ditut eta orain ospitalean nago ganglio bat inflamatu zaidalako.

Gehien gustatzen zaidana zaldian ibiltzea da. Lasterketak egin ditut: 20 kilometrokoak, 40 k. etabar. Eribeko zalditegian nago, nire lehengusinarekin Maitane. Benito zalditegiko arduraduna da eta hemendik agurrak bidaltzen dizkiot. Lau urtekin hasi nintzen zaldiak ibiltzen. Askotan, mendira ateratzen naiz eta ibilaldiak egiten ditut.

Beste kirol bat gustoko dudana futbola da, defentsa naiz Zigoitiako taldean. Bigarrenak gaude ligan.

Ostiralean aterako naiz, zein ondo!. Espero dut ospitalean dauden ume guztiak sendatzea. Oso ondo pasatu dut hemengo ikasgelan.


Agur bat.
Ainhoa.

jueves, 10 de junio de 2010

FAMILIA BAT


miércoles, 12 de mayo de 2010

ANIMALIAK, JANARIA ETA ZENBAKIAK


Aupa, Sendoa, primeran egin duzu!

miércoles, 10 de marzo de 2010

UAKS, MONSTRUO BAT


viernes, 30 de enero de 2009

ZAKURRAK


Kaixo, Asier deitzen naiz eta behaketak egin behar dizkidatenez, hemen nago, ospitalean, batzuetan aspergarria da, gelan bakarrik nagoenean, baina gero gelarekin eta ziber-kaixan oso ondo pasatzen dut.

Gustuko dudan animalia zakurra da.
Mota asko daude: westing highland white terrier,bichon maltes, Yorkshire terrier...
Nik etxean ere zakur bat dut eta Chantal deitzen da, bere alaba ere gurekin bizitzen da eta Sali deitzen da.

Nire izeba zakur-hazlea da eta gutxi gora behera 100 zakur ditu.
Zakurra nire animaliarik gustukoena da baina niri animaliak asko gustatzen zaizkit.
Gehien gustatzen zaidan zakur mota rotwailerra da, gainera nire amak bat erosi nahi du, udan nire etxeko lorategira lapur batzuk etortzen direlako.

viernes, 17 de octubre de 2008

BELTZAK ETA ZURIAK


Ni Alicia naiz eta 10 urte ditut, Txagorritxu ospitalean nago. Ebakuntza bat egin zidaten apendizitisa neukalako.

Musika entzutea gustoko dut, lasaitzen nauelako eta gainera burutik zalantzak kentzen zaizkit, hauek kendu eta gero, zalantza horiek argitu eta konpontzen ditut.

Hobeto lo egiten laguntzen dit. Musika niretzat amets bat bezalakoa da.

Berarekin amets egin ahal dut, ikusi ez dauden pertsonak ikusi ahal ditudalako. Horrexegatik musika niretzat magikoa da.